Crawl

Crawl igeriketa estiloa.
Crawl igeriketa estiloa.
Crawl igeriketa estiloa.

Crawla (/krol/ ahoskatua; ingelesetik mailegatutako hitza da) igeriketa estilo bat da. Estiloan funtsean honetan datza: igerilariak besoa eskua irekia duela hankaren albotik gorantz airean atera eta ondoren besoa zuzen duela uretan barneratzen du, beste besoak ur barnean gorputza aurrenrantz bultzarazten duen bitartean, oinak berriz ostikotxoak emanez zeharka mugitzen dira, eta hankak lasai daudelarik aldakak gorantz-beherantz mugitzen dira, oinak ur barnerantz zuzenduak daude eta behatzak puntan jarriak. Besoen mugimendu ziklo bakoitzeko oinek bi-zortzi ostikotxo artean ematen dituzte. Bestalde, besoa uretik ateratzen den aldiro igerilariak ahotik arnasa hartu eta besoa uretan sartzen duen aldiro arnasa sudurretik botatzen du.

Ofizialki estilo askea da; ezin zaituzte deskalifikatu irteera aurreratua, zorua ukitu edo horma ez ukitzeagatik ez ezik, baina, crawl igeriketa azkarrena denez, guztiok egiten dute.


Developed by StudentB